Elikadura

elikadura

Natuk kanpamenduak ezaugarritzen dituen puntu garrantzitsuenetako bat, parte hartzaile guztien janaria zaintzea da, janaria kalitatezkoa, freskoa eta kantitate nahikoa izatea, gure lehentasuna da.


Menuak jarduera guztiak garatzeko beharrezkoa den proteina eta bitamina orekari erantzuteko diseinatuta daude, elikadura osasungarria dela bermatuz.


Gosari, bazkari eta afariaz gain, goiz erdiko mokadutxoa eta arratsaldeko askaria egingo dute.


Otorduak mahaian egingo dira eta edozein plater errepikatzeko aukera izango da, gainera, hoteleko zerbitzariak parte-hartzaileen esanetara egongo dira beste ezer behar izanez gero.


Ikasleren batek janari motarekin arazoren bat badu edo zerbaiti alergia badu, komunikatzeko orduan, kontuan hartzen da eta bere beharretara egokitzen da.


*Zeliakoentzako menu berezia dugu.

Share by: